Otsaileko Mutxikoak dantza jauziak bertan behera gelditu dira

Hilero egiten ditugu Mutxikoak dantza jauziak, beti bigarren igandez. Otsailean, ordea ez ditugu egingo. Hilaren 8a tokatzen da bigarren igandea. Karnabal aurreko igandea izanik, Azpeitiko Musika Bandak eta Argazki Elkarteak urteroko kontzertua eskainiko dute Sanagustin Kulturgunean, eguerdian. Kanpoan dantzarako girorik izango ez denez, eta herriko taldeek elkarri zor dioten errespetua aintzat hartuz, hil honetan ez ditugu dantza jauziak egingo. Hala, ez dira herriko taldeen bi kultur ekitaldi egun eta ordu berean egingo. Hurrengo saioa, martxoaren 8an egingo dugu, beraz.

Urritik maiatzera da Mutxikoak dantza jauziak plazan egiteko sasoia. Lapurdin egiten dira batik bat, baina Gipuzkoako hainbat herritan ere abiatu genuen bidea iaz; haien artean Azpeitian. Aurten bideari jarraitzeko asmoa dugu, eta horretan ari gara. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean, antolatzen ditugu saioak, eta herritar guztientzat irekita daude.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide