Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Sokaitz eskalada taldeak

Uztarria.eus 2015ko ots. 6a, 13:32

Azpeitiko Udakak eta Sokaitz eskalada kirol klubak hitzarmena sinatu dute. Akordioari esker, Udalak Urola kaleko lokal bat utzi zion klubari eta talde-lanean egokitu dute Sokaitzekoek lokal hori, eta 200 euroko alokairua ordaindu beharko dute hilero lokalagatik. Udalak jakinarazi duenez, "beharrezko material guztia finantzatu du", 30.000 euro jarriz. Hitzarmenak jasotzen duenez, azpeitiar guztientzat irekia izan beharko du lokalak eta Kirol Patronatuko bazkideek, langabetuek eta ikasleek, eskalada taldeak ezarritako kuotaren erdia bakarrik ordainduko dute. Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie Sokaitz taldeko kideei, "euren lanagatik eta inplikazioagatik ez balitz, maila horretako proiektua aurrera eramatea ezinezkoa izango zelako".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide