Zirkoa iritsi da herrira

Uztarria.eus 2015ko ots. 10a, 18:23

Il Circo Italiano Azpeitian da dagoeneko. Otsailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, sei emanaldi iragarri dituzte. Epaitegietako aparkalekuan egongo da zirkoa (argazkian). Muntaketa lanetan ari dira egunotan eta, horregatik, joan den igandetik zirkoa joan arte ibilgailuentzat itxita dago aparkalekua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide