Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Haur Hezkuntza (Euskal Herria kaleko eraikina):
- 15:30ean, LH 5. mailako kaldereroen bisita, mozorro dantza, zezena, buruhandiak eta txokolatada egingo dituzte.
Lehen Hezkuntza (Perdillegi):
- 15:30ean, mozorro desfilea, karaokea eta txokolatada egingo dituzte. Gainera, LH 6. mailako ikasleak San Martin egoitzara joango dira.
Azpeitiko Ikastola Ikasberri
- 18:30ean Euskal Inauterien kalejira, Olazko Andre Mariaren plazatik abiatuta. Kalez kale ibiliko dira joariak, zanpantzarrak, bolantak, mamoxarroak, kotilungorriak eta txantxoak.
- Ondoren, txotxa Sanagustin kulturgunean.
Iraurgi Ikastetxea
- 15:00etatik aurrera Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek inauterietako jaialdia egingo dute Betharrametan.