Elegante Egunaren bezperan, guatekea

Uztarria.eus 2015ko ots. 13a, 11:16

Bihar, zapatua, Azpeitiko Udal Musika Bandak, KBeat taldeak eta Olatz Prat abeslariak eskainiko dute kontzertua 22:30ean hasita.

Karnabaletako guatekea izango da bihar, zapatua, 22:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udal Musika Banda, KBeat taldea eta Olatz Prat abeslaria izango dira oholtza gainean. Sarrera doan izango da, eta bi sari banatuko dituzte: mozorrorik onena janzten duenak bi lagunentzako afaria irabaziko du, eta giro onena jartzen duenak, berriz, beste otordu bat. Azpeitiko Udalak herritar guztiak animatu ditu guatekean parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide