Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak jakinarazi nahi du, bukatzear den oilagor ehiza denboraldian banatu diren txartelak itzultzea derrigorrezkoa dela. Horretarako, nahi izanez gero, gure elkartean egongo gara otsailaren 19an, osteguna, 19:30etatik 20:30era, txartelak jasotzeko.
Argitu, norberak ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta.
Era berean, arrantzarako federatiba egin nahi dutenek ere egun eta ordu horretan eskatu ahal izango dute.