Urrestillan ere ospatu dituzte Karnabalak

Uztarria.eus 2015eko otsailaren 17a

Astearte Karnabal arratsaldea festa giroan eman zuten Urrestillako Txikuri frontoian. Urteroko legez, umeen karnabal festa ospatu zuten urrestildarrek. Askariarekin hasi -txokolate beroa ere ez zuten falta izan- eta jolasekin jarraitu zuten, hotzari aurre eginez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide