Helduen mozorro lehiaketako sarituak

Uztarria.eus 2015ko ots. 18a, 08:36

Urtero legez, helduen mozorro lehiaketako sariak banatu zituen Udalak astearte goizaldean. Euriak etenaldiak izan zituen astelehen karnabalean, eta hainbat herritarrek mozorroaren bueltan erakustaldiak egiteko aprobetxatu zituen horiek.

Taldekako lehenengo saria Shaun arditxoen taldeak irabazi zuen, eta 800 euro eskuratu zituzten. Bigarren saria, 700 eurokoa, A ze koadroa erromeriak jaso zuen. Hirugarrena, berriz, Spinning taldeak irabazi zuen (500 euro jaso zituzten). Hamelingo txirularia eta sagutxoak taldeak eskuratu zuen laugarrean saria, eta taldeko kideentzat afariak irabazi zituzten.

Banakako sarietan aurrena, 200 eurokoa, King Kong gorilak jaso zuen. Bigarrena, 150 eurokoa, Madalenako ospitaleak, eta hirugarrena, aldiz, Lutxurdiyo harriye eta Etxarretak. Horiek bi afari irabazi zituzten. 

Aiamak jaso zuen taberna girotuaren saria, hondartza nudista irudikatu zutelako. Bi afari irabazi zituzten.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide