'Flysch'-a margoetan, Betharramen

Uztarria.eus 2015eko otsailaren 18a

Erakusketa berria jarri dute Betharrameko aretoan. Joan den ostiraletik martxoaren 1a arte, Arri Aginagalde zumaiarraren Flysch erakusketan bildutako margolanak ikus daitezke bertan. Izenburuak adierazten duen bezala, Zumaiako kostaldeko flysch-aren paisaiak dira nagusi pinturetan. Egur gainean margotutako 29 koadrok eta flysch-ean bertan jasotako harrien gaineko beste batzuk osatzen dute erakusketa.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide