Joseba Zubizarreta 'Galtxa'-k Zumaiako entrenatuko du

Uztarria.eus 2015ko ots. 19a, 17:26

Azpeitiarrak Felipe Garmendiaren lekukoa hartu du Preferente mailan lehiatzen ari den Zumaiako futbol taldean.

Joseba Zubizarreta Galtxa azpeitiarra entrenatzaile lanetara itzuli da. 2013-2014 denboraldian Zarauzko jubenilen taldean aritu ostean, joan den astean hartu zuen Zumaiako futbol taldearen gidaritza. Felipe Garmendiaren lekukoa hartu du Galtxak Preferente mailan lehiatzen ari den Zumaiako taldean eta asteburu honetan zuzenduko du ligako aurreneko partida, Legazpin, Ilintxaren zelaian.

Lagun Onaken edo Elgoibarren jokalari aritu ondoren, ibilbide luzea du Galtxak entrenatzaile gisa ere. Zarautzen bi alditan, Preferente zein Hirugarren Mailan, eta Elgoibarren Hirugarren Mailan, aritutakoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide