Corazones de acero eta Big Hero 6 filmak ikusi ahal izango dira zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Corazones de acero emango dute 21:30ean hasita, eta igandean ere ikusi ahal izango da, 19:00etan eta 21:30ean. Astelehenean ere emango dute, 21:30etik aurrera. Bestalde, haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Big Hero 6 pelikula ere ikusi ahalko da igandean Soreasun, 16:30ean hasita.
Corazones de acero filma 2014an egindako da AEBtan. David Ayer da filmaren zuzendaria eta honakoak dira aktoreak: Brad Pitt, Logan Lerman, Shia LaBeouf, Jon Bernthal, Michael Peña, Xavier Samuel,Scott Eastwood, Jonathan Bailey, Branko Tomovic, Adam Ganne, Jim Parrack,Laurence Spellman, Brad William Henke, Kevin Vance, Jason Isaacs, Anamaria Marinca, Alicia von Rittberg, Daniel Betts, Stella Stocker.
Big Hero 6 filma ere 2014an AEBtan ekoitzitako filma da. Chris Williams eta Don Hall dira zuzendariak, eta animaziozko luzemetraia da.