Javier Krahe kantautore satirikoak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 22, Sanagustin kulturgunean 19:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Unai Iparragirrek eta Maria Amianok.
Kraheren azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna En el Café Central de Madrid da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eta Interneten. Sarrera aurrez hamabi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, berriz, hamabost euro.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.