Aurrera doa Bertso Astea

Uztarria.eus 2015eko otsailaren 24a

Joan den ostegunean hasi zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Astea, eta datorren igandean bukatuko da. Ostegunetik igandera hainbat ekitaldi izan dira Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Horien artean, Etxepare Rap-en kontzertua izan zen ostiralean Gaztetxean (argazkian). Dozenaka lagun bertaratu ziren kontzertuaz gozatzera.

Igande honetan Eneko Dorronsorok zuzendutako Xalbador: izena eta izana dokumentala eskainiko dute 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide