2015/03/08 01:00

Emakumeen Eguna

Azpeitia

11:00etan autobusa, Donostian egingo den herrialdeko manifestaziora joateko. Anbulatorio aurrean elkartuko dira.

19:00etan 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua Sanagustin kulturgunean. Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Onintza Enbeita ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre. Ixak Arruti eta Eneko Sierra izango dira musikariak. Sarrerak salgai dira Sanagustin kulturgunean eta Emakumeen Txokoan. Aurrez sei euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan zortzi euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide