Federico Ucles Urrezko Adecco mailara

Federico Ucles andaluziar pibotak MyWigo Valladolid taldearen eskaintza onartu du eta Urrezko Adecco mailan jokatuko du denboraldia bukatu bitartean. Hori dela eta, pasa den igandean Club Basquet Tarragona taldearen aurka jokatutako partida izan zen Uclesek Sammic ISBrekin jokatutako azkena.

Uclesek ia bi denboraldi bikain jokatu ditu Iraurgi Saskibaloi klubean eta asko eman dio taldeari. Sammic ISBko erreferentzietako bat izan da, bataz beste, 14,6 puntu sartuta, 4,8 errebote hartuta eta 4 falta jasota, guztira 12,8ko balorazioarekin.

Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Federi hemen egindako lanagatik eta zorte ona opa diogu etapa berrian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide