Herritarrek "eskubideaz gain erantzukizuna ere badute" Napar Zuzterren ustez, eta horretarako antolatu dituzte tailerrak. "Tailer hauek metodologia honekin, jabetzen, ohartzen kontzientzia aktibatzen laguntzen dute, guztion etorkizuna jokatzen den horretan, norbere eskutik egiten jakiteko", diote.
Horretarako, landuko dituzten gaiak ere zehaztu dituzte: "Euskaldunok herri bezala denboraren harian izan duguna gogoan izanik, etorkizunerako gogoa piztu eta indartu gogoetaola modu kolektiboan eginez". Hala, hiru puntu zehatz jarri dituzte: batetik, "herri bezala izan dugun subiranotasun politikoa, burujabetza edo independentzia"; bigarrenik, "nahi dugun burujabetza"; eta hirugarrenik, "erronka horri aurre nola egin nahi diogun bizitza osatzen duten esparru desberdinak tratatuz".
Ateak irekita ditu parte hartu nahi duen orok, eta izena emateko bideak ere jarri dituzte: gugeukgeuretik@gmail.com helbidea, eta 619 80 00 53 telefono zenbakia.