Oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2015ko mar. 4a, 11:22

15 ikasleko taldea osatuko da eta izena ematen duten lehenengo hamabost ikasleek izango dute lehentasuna. Saioak apirilaren 8tik ekainaren 10era bitartean egingo dituzte, asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era bitartean.

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du, bosgarren urtez jarraian. Apirilaren 8tik ekainaren 10era bitartean egingo dituzte saioak, asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era bitartean. Guztira, 25 orduko ikastaroa izango da eta irteera praktikoak ere egingo dituztela adierazi dute elkartekoek.

Gehienez 15 ikasleko taldea osatuko dute, eta izena ematen duten lehenengo hamabost ikasleek izango dutela lehentasuna gaineratu dute argazki elkartekoek. Martxoaren 27a izango da izena emateko azken eguna, eta inskripzioa azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera idatzi behar da. Izena-ematen dutenek 60 euro ordaindu beharko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide