Emakumeen Eguna, aldarri eta jai giroan

Uztarria.eus 2015ko mar. 9a, 12:15

Irrintzi tailerrarekin hasi zuten zapatuan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira astebururako antolatutako egitaraua. Ondoren, bazkaria, kalejira, Eme sapiens ikuskizuna eta DJ Fina y seguraren emanaldia izan zen. Atzo, igandea, berriz, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izan zen Sanagustin kulturgunean. Hemen, argazki batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide