'Zabaldu zure etxea, irabazi segurua', Sanagustinpean

Uztarria.eus 2015eko martxoaren 9a

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko abian duen informazio kanpaina, Zabaldu zure etxea, irabazi segurua, Azpeitian da egunotan. Gaur, astelehena, jarri dute lehen aldiz Sanagustinpean kanpainaren stand-a (argazkian). Asteartean ere goiz eta arratsalde egongo da bertan, 10:00etatik 18:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide