Antxieta Arkeologia Taldeko kideak elkarrizketa digitalean izango dira datorren asteazkenean

Uztarria.eus 2015ko mar. 11a, 15:32

Antxietako kideak.

Javier Maiz eta Javier Lazkano Antxietako kideak Uztarriaren egoitzan izango dira datorren asteazkenean, hilak 18, 17:00etatik aurrera. Bidali ordurako zure galderak hona.

Antxieta Arkeologia Taldeko Javier Maiz eta Javier Lazkano Uztarriaren egoitzan izango dira datorren asteazkenean, hilak 18, elkarrizketa digitalean, 17:00etatik aurrera.

Antxietakoek hainbat aurkikuntza egin dute azken hilbeteetan. Hala nola, Zestoako Erlaitz haitzuloan labar arte paleolitikoko grabatuak, Zestoako Danbolinzulo koban 18.000 urte baino gehiago dituzten pinturak eta Azpeitiko Ezkuztan duela 14.500 urte inguruko apaindutako bi haga.

Egindako aurkikuntzez eta bestelakoez hizketan ariko dira Maiz eta Lazkano elkarrizketaon line-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide