Gaur egunean mundua bera txiki geratu zaigu eta gure Azpeitia zaharrean ere hainbat arraza eta kolore aurki ditzazkegu. Eta errealitate honen aurrean bi jarrera izan ditzazkegu, orokorrean: Lehena, marmarrean jardutea, atzera begira eta beldurtuta ibiltzea; ondorioz, gure gizartetik ehundaka herritar, diferenteak direlako, kanpo utziko dituen gizarte bat osatzea. Azpeitia ilun eta triste bat eraikitzea. Mesfidatia. Bigarrena, kultura, arraza eta kolore ezberdinekin aberastuko garan Azpeitia eraikitzearen aldeko apustua egitea da. Beste kulturak ezagutzearekin, beste munduak gure egitearekin, gurea ere transmititzeko gaitasuna izango dugun harreman ereduak sortuko dituen Azpeitia berri eta koloretsua aldeko apustua egitea. Herritar diferenteak, aukera berriak, eragingo dituen Azpeitia indartsu eta ilusioz betearen alde egitea.
Multukulturalak gara, ezin du bestela izan, mundu guztia klik batetara baitugu. Urrutikoa polita ez da soilik urruti dagoenean, koherenteak izan behar gara, eta horretarako ezin ditugu ezberdintasunak egin arrazaren arabera. Arrazismoa ofizialki debekatuta dago. Horretan ez dago zalantzarik. Baina, gure gizartean badago arrazismoa. Eta norberagatik hasi behar dugu, gure barnean baitugu. Horregatik dira hain inportanteak kontzientziazio egun hauek eta guk ere Elkarrekinek antolatuko ekimenean parte hartuko dugu.
Horregatik herritar guztiak martxoaren 18an, 19:30ean Telefonika aurrean egingo dugun ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Bitartean poeta handiak arrazismoaren aurka zioen bezala:
Meanwhile, far away in another part of town
Rubin carter and a couple of friends are drivin around.
Number one contender
for the middleweight crown
Had no idea what kinda shit
was about to go down
When a cop pulled him over
to the side of the road
Just like the time before and the time before that.
In paterson thats just the way things go.
If you're black you might as well
not show up on the street
less you wanna draw the heat.
https://www.youtube.com/watch?v=gGMSfiH850o
(Hurricane)