'No llores, vuela', 'El Francotirador' eta 'La nuevas aventuras de Caperucita Roja' filmak ikusgai, datozen egunetan

Uztarria.eus 2015eko martxoaren 13a

No llores, vuela, El Francotirador eta Las nuevas aventuras de Caperucita Roja filmak izango dira ikusgai gaurtik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Claudia Llosak zuzendutako No llores, vuela (Espainia, 2014) gaur, ostirala, emango dute 21:30ean hasita. Clint Eastwoodek zuzendutako El Francotirador (AEB, 2015), berriz, hiru egunetan bost aldiz eskainiko dute. Zapatuan eta igandean bina emanaldi izango dira, 19:00etan eta 21:30ean. Astelehenean ere ikusi ahal izango da, 21:30ean. Igandean gaztetxoei zuzendutako Las nuevas aventuras de Caperucita Roja pelikula ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, 16:30etik aurrera.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide