Igoera gero eta urrunago

Uztarria.eus 2015ko mar. 13a, 08:44

Joan den larunbatean Donostian izan ziren Azpeitiko xake taldeko kideak, Gipuzkoako taldekako txapelketako igoera faseko bigarren jardunaldia jokatzen. Emaitza txarrarekin itzuli ziren. Izan ere, 3 eta 1 galdu zuten azpeitiarrek Fortuna B taldearen aurka. Azpeitiko xake taldeko Aitor Priya, Patxi Isasmendi, Iñaki Uranga eta Eneko Alberdi aritu ziren lehian, eta Patxi Isasmendik lortu zuen taldearen puntu bakarra, bere partida irabazita. Asteburuko emaitza tarteko, igoera fasearen hasieran zuten abantaila galdu dute Azpeitiko xake taldekoek, eta aukera urriak dituzte igoera lortzeko, sailkapenean bosgarrenak baitira. Bihar, zapatua, Azpeitian jokatuko dute hirugarren jardunaldia Gros K taldearen aurka. Sindikatu Zaharrean duten lokalean izango da norgehiagoka, 16:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide