Gogoetaolak "aldaketarako bultzada" ematea dute helburu. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaie "norbera jabetzea, bakoitzak eta herriak zer uste ditugun aldaketaren aurrean". Eta bost iritzi plazaratu dituzte:
1. Dauzkazun indarretaz jabetu, tarte bat hartu apuntatzeko, eta eskertzen hasi.
2. Gure sentsazio, emozio, sentimendu eta pentsamenduak gauzak eta egoerak sortzen dituzte.
3. Zer zentzuk ipiniko zintuzke zu zeu martxan?
4. Daukagun errealitatea daukagula ere, indartsuena biktima izatea alboratzea da.
5. Besteek zer egin esateko zain egoteak menpeko egiten gaitu, ez burujabe.
Horiek horrela, gogoetara denbora hartzeko deia egin diete herritarrei, "elkarri entzunez, jabetzeko, adierazten ikasteko, gogoaren lorpena irudikatzeko, sormenez ekiteko eta erantzukizunez modu solidarioan bidea egiteko".