Enplegu bila dabiltzanei zuzendutako ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzen garapen agentziak Azpeitian. 'Lana bilatzeko kanalak' izenarekin, lan poltsetan izena eman, autokandidaturak egin, enpleguko atarietan alta eman, sare sozialak ezagutu edota enplegua bilatzeko kanal gehiago ezagutu nahi dutenentzat lagungarri izateko helburua du ikastaroak.
Martxoaren 27an, ostirala, emango dute ikastaroa, hiru orduko saio bakarrean, Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Izena emateko 943026069 telefonora deitu behar da eta Sandra Fernandezengatik galdetu. Ikastaroa gaztelaniaz emango dute eta presentziala da.