Norbanakoak, eragileak eta instituzioak elkarlanean. Horrela, euskararen indarrak biderkatuko ditugu. Dakigunok erabiliko dugu eta ez dakitenek ikasi.
Azpeitiko Udalak azpeitiarrontzat hiru kilometro erosi ditu, eta gaur jakin dugunez hurrengoak dira kilometro horiek:
- 808. kilometroa: 18:58an, Lasaoko gasolindegian.
- 813. kilometroa, 19:21ean, Enparan dorretxean.
- 840. kilometroa, 20:47tan, Errezil bideko harrobian.
Kilometro horiek azpeitiarronak dira. Horregatik, azpeitiar guztiak animatu nahi ditugu Azpeitiko Udalak hartutako kilometroetan ere parte hartzera.
Euskaraz biziko den herria posible da, hori nahi dugu, eta egingo dugu. Denon artean lortuko dugu. Amets Arzallusek zioen bezala, "herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen". Euskararen herria zain dugu!