Baserrietako zaborrak, ekarpen guneetara

Uztarria.eus 2015eko martxoaren 26a

Baserritarrentzat ekarpen guneak egiten ari da Udala, Urola Erdiko Mankomunitatearen bidez lortutako diru-laguntzarekin. Ekarpen gune horiek, besteak beste, Aratzerrekan, Urrestillan, Baiolegitxon, Landetan, Loiolan eta Oinatzera bidean (argazkian) jarri dituzte, "baserrietako zaborrak gune txukunagoetan izateko eta kontrolatzeko". Etxetxo horietan zabor guztientzako ontziak jarriko dituzte, eta txabola guztiak bukatzean giltzak banatuko dizkiete baserritarrei, "beraiek bakarrik erabil ditzaten".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide