Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Azpeitian izango dugu bihar. Zortzi film labur ikusteko aukera izango da 21:30etatik aurrera Soreasu Antzokian, 3 euroren truke. Haien artean Zarautzen erosi nuen lana emango dute; hain justu lan horrekin aktore onenaren saria jaso zuen Nagore Aranburu azpeitiarrak, Palentziako Nazioarteko Zinema Erakustaldian.
Euskarazko zinemagintzari bultzada ematea du xede Laburbirak. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen ekimen honek 12. edizioa du aurtengoa, eta aurten ere, bildu dituzten zortzi laburmetraia ikusteko aukera izango da, Azpeitian. Ordu eta laurden inguruko emanaldia izango da, hiru euroren truke.
Zortzi lan ezberdin izango dira ikusgai, "euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri". Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Hauek dira pantaila handian ikusiko ditugun laburmetraiak:
-Hubert le blonen azken hegaldia, Koldo Almandoz. 2014 (10').
-Ein land, Igone Arreitunandia Berridi. 2014 (5'32'').
-Aitona Mantangorria, Kepa Errasti. 2014 (20').
-Zela Trovke, Asier Altuna. 2013 (13'15'').
-Arconada, Asier Urbieta. 2014 (10'23'').
-Don Miguel, Kote Camacho. 2014 (5'42'').
-Zaunk!, Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera. 2014 (2').
-Zarautzen erosi nuen, Aitor Arregi. 2014 (16').