Jan osasuntsu

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2015ko mar. 27a, 10:51

Elikadura osasuntsu batek zahartze osasuntsu bat eduki ahal izateko aukerak gehituko dizkigu. Elikadurak, gaixotasun kronikoen aurrean paper erabakigarri eta garrantzitsua duela jakinekoa da. Gure bizitzan ematen dugun elikadura mota, onuragarria edo kaltegarria izango da gure osasunarentzat. Garrantzi handia du momentuan izan dezakegun osasunean eta eragin handia izango du etorkizunean.

Osasunaren Mundu Erakundeak dio osasuna galtzen laguntzen duen faktore garrantzitsuenetako bat elikadura desegokia dela. Horregatik hain zuzen ere, badugu arrazoi handi bat gure eguneroko menuari begirada on bat emateko. Azken ikerketek argi eta garbi esaten digutena da, gaixotasun kronikoak sortzeko arrisku gutxiago duten dietak ezaugarri nagusi hauek dituztela: 

- Elikagai begetalen kontsumo handia, bertakoa eta garaikoa bada, askoz hobe: fruta, barazkiak, egoskariak, zereal integralak, fruitu lehorrak...  

- Arraina eta esneki gaingabetuen presentzia. 

- Eta haragi gorriaren, azukrearen, produktu finduen eta freskagarrien kontsumo txikia.

Komeni zaigu gogoratzea elikadura osasuntsu bat, nahikoa, orekatua eta gustukoa izatea behar beharrezkoa dela.
 
Martxoko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide