El Negociador, Gasland 2 eta Las aventuras del pequeño fantasma filmak ikusi ahalko dira astelehena bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan (21:30), igandean (19:30) eta astelehenean (21:30) emango dute El Negociador filma. Gasland 2, berriz, zapatuan 18:00etan eta igandean 21:30ean izango da ikusgai. Umeei zuzenduta Las aventuras del pequeño fantasma eskainiko dute igandean, 16:30ean hasita.
El Negociador Borja Cobeagak 2014ean egindako filma da. Gasland 2 Josh Foxek zuzendutako pelikula da. 2013an egin zuten, AEBtan. Las aventuras del pequeño fantasma filma 2013an Alain Gsponerrek Alemanian egindako filma da.