Gose eta Moonlight taldeen kontzertuak bihar, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko mar. 27a, 08:08

Bihar, zapatua, Gose eta Moonlight taldeen kontzertuak izango dira 23:00etan hasita. Gose taldeak Gosariak emanaldia eskainiko du. Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte Gosariak lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute 5 zentzumenak elikatu ditzakeen obra bat osatzeko. 

Moonlight Azkoitiko laukoteak, aldiz, urtarrilean aurkeztu zuen Bitakora lehen albuna. Orain arteko formatu akustikoari itzuli bat eman eta musika landuagoa eta rock ukitu nabariagoko lana argitaratu dute. Gaztain estudioetan grabatu eta masterizatu dute Eñaur Gaztañagarekin. Zapatuan Gose taldearekin batera emango duten kontzertuan, disko berriko kantuekin batera CDaren aurretik konposaturiko kantuak eta bertsioren bat ere eskainiko dute. Hemen 'Bitakora' diskoko Eguerdiro kantuaren bideoklipa. Eskuratu sarrerak hemen.

Taldea: Moonlight.
Taldekideak: Amaia Sudupe, Xabier Arrieta, Tomas Lizarazu eta Veronica Garnateo.
Estiloa: Pop rock.
Herria: Azkoitia.
Diskoak: Oroitzapenak (maketa) eta Bitakora.
Bideoaren egileak: Iosu Usandizaga, Imanol Elezgarai eta Heidi Otadui.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide