Sentsibilizazio eta trebakuntza mintegia egin zuten atzo

Uztarria.eus 2015eko martxoaren 27a

Enpresen partaidetzaren inguruko mintegia izan zen atzo, osteguna, Sindikatu Zaharrean. Iraurgi Berritzenek antolatuta, 16:00etatik 18:30era, eskualdeko enpresei, administrazio publikoari eta eragile sozio-ekonomikoei (enpresarien eta sindikatuen ordezkariak, enpresak laguntzen aritzen diren beste eragile batzuk) zuzendutako jardunaldia egin zuten, eta jende ugarik hartu zuen parte bertan. 

Besteak beste, B+I Strategyko bazkide-zuzendari Sabin Azua eta BSK Legal & Fiscaleko bazkide-zuzendari Luis Unceta-Barrenechea aritu ziren hizketan. Horiez gain, Alcorta Forging Groupeko zuzendari orokor Lorenzo Mendietak, AMPOko lehendakari Jon Agirrek eta Ibarmia Groupeko zuzendari orokor Koldo Arandiak euren esperientzia praktikoak ezagutarazi zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide