Zaku bete ekitaldi astebururako

Ez dago aitzakiarik, asteburu honetan kalera atera beharra dago. Eskaintza faltarik ez dago behintzat! Gaurtik hasi, eta igandera arte, hainbat kultur ekitaldi, kirol ekitaldi eta bestelako izango dira Azpeitian; adin eta gustu guztientzat eskaintza dago. Antzerkia, parodia, kontzertua, zinema, kitarra emanaldia, rallya, Ehuntze eguna...

Beste behin ere, egitarau oparoa topatuko du asteburuan Azpeitian gelditzen denak, eta bertara etortzen denak. Hona hemen asteburuko egitaraua, osorik:

Gaur, ostirala:

-AntzerkiaArren ganbara eta emeen sotoa, 21:30ean Soreasu Antzokian.

-Parodia eta parrilada: Gazte Astearen baitan, saiheski jana eta herriko gaiak landuko dituen parodia, Sanagustinpean.

Bihar, larunbata

-Ehuntze Eguna: Gure Esku Dagok antolatuta, egun osoko egitaraua:

12:00etatik 14:00etara atxikimenduak ehuntzeko guneak herriko txoko desberdinetan.

17:00etan umeentzako pailazoak.

18:00etan erraldoiak eta buruhandiak.

19:00etan ekitaldia Perez Arregi plazatxoan.

19:30ean musika kaleak alaitzen ...

-Bazkaria: Gazte astearen barruan, bazkaria gaztetxean 14:00etan; eta ondoren Txarrantxa tabernari agurra.

Azpeitiko XVI Rallysprinta: 15:00etatik aurrera.

-Kontzertua: Su ta Gar eta Dark Code taldeen kontzertua, Ehuntze Egunaren baitan, 23:00etan Sanagustin Kulturgunean.

Etzi, igandea:

-Kitarristen emanaldia: Asteburu musikalen barruan, kitarrista taldearen kontzertua, 12:30ean Sanagustin Kulturgunean.

-Txiki biran, Txantxariak: Umeentzako antzerkia, 18:00etan Sanagustin Kulturgunean.

Eta guzti horretaz gain, Pride eta La cenicienta filmak izango dira Soreasun. Zineko ordutegiak ikusteko, egin klik, hemen: Soreasuantzokia.com.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide