Lan elkarrizketako hautaprobak izenburupean ikastaroa izango da bihar, asteartea, Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaroan aukeratze-prozesuaren proba ezberdinak ezagutzeko eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena jakiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Interesatuek 943 02 60 69 telefonora deitu eta Sandra Fernandezekin hitz egin dezakete. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da, 15:30etik 17:45era, eta presentziala izango da.