Maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko mai. 5a, 12:36

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriari lotuta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalak sinatutako lankidetza hitzarmena izango dute hizpide.

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura egingo dute gaur, asteartea, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzten gaiak: 

1.- Udalbatzak 2015eko martxoaren 3an eta martxoaren 31n egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, bizikleta eta oinezkoentzako Azpeitia-Urrestilla zatia (5.ibilbidea: Urola bailara 05 015F ZATIA) egin eta finantzatzeko.

3.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Azpeitiko Udalaren eta Osakidetzaren arteko lankidetza hitzarmena, Giltzagune izeneko proiektua egiteko, trafiko mugatuko kaleetan larrialdietako zerbitzuek izan ditzaketen oztopoak kentzeko helburuarekin.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arteko hitzarmena jadanik egindako ekarpen guneen jasotzea, jabetza eta mantentze lanak zehazteko, eta proiektatuak dauden guneak sustatzeko, kontratatzeko, egiteko eta jasotzeko.

5.- Sansebastianetan egiten den helduen danborrada arautuko duen udal agintarau berria.

6.- Etxez etxeko laguntzarako zerbitzuaren udal-arautegia.

7.- Giza eskubideen urraketak eta beste sufrimenduak 1963-2013 izena duen fitxategia sortu eta dagokion erregistroan inskribatzea.

8.- Galdera eta erreguak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide