Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai diren guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.eus-ek. EH Bilduko zerrendaburu Eneko Etxeberria eta EAJren zerrendaburu Aitor Gorrotxategi elkarrizketa on line-an izango dira datorren astean. PSE-EEko alkategai Oscar Murillok uko egin dio gonbitari, eta PPko hautagai Yago Mendezekin ezin izan du harremanetan jarri.
Eneko Etxeberria, EH Bilduren alkategaia, datorren astelehenean, hilak 11, 16:00etan izango da Uztarriaren egoitzan, erabiltzaileek bidalitako galderei erantzuten. Aitor Gorrotxategi, EAJren alkategaiak, berriz, asteartean erantzungo ditu erabiltzaileen galderak, 19:30etik aurrera.
Dagoeneko bi zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera duzue. Etxeberriari galderak bidaltzeko egin klik lotura honetan, eta Gorrotxategiri bidaltzeko, aldiz, hemen.