"Arrakastatsua" ari da izaten adineko egoitzetako langileen greba

Urola Kostako Hitza 2015ko mai. 7a, 14:46

ELA sindikatuak hiru eguneko greba hasi zuten atzo adinekoen egoitzetan, enpresako eta Gipuzkoako lan hitzarmenak berritzeko asmoz. Grebarekin bat, mobilizazioak hasi dituzte Gipuzkoan zehar, eta eskualdean auto karabana egin dute, eta Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Zumaiako eta Zarauzko egoitzak zeharkatu dituzte. Bihar, herrialdeko manifestazioa egingo dute Donostian, 11:15ean, Boulevardetik hasita. ELAren arabera, greba "erabat arrakastatsua" ari da izaten, eta akordioa lortu ez duten egoitzetan "erabatekoa edo osoa altua" da haren jarraipena. Eskualdean, gehienetan gutxieneko zerbitzuekin ari dira martxan.

Albistea osorik, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide