Azpeitiar bat atxilotu dute Gasteizen, protesta ekitaldi batean

Uztarria.eus 2015ko mai. 7a, 17:34

Hango Justizia Auzitegian kateatu da B. A., beste bi lagunekin batera, Espainiako Auzitegi Nazionalak Segiko kide izatea leporatutako 28 gazteri emandako epaiaren kontrako mobilizazioen barruan.

Gaur, osteguna, 13:30ak aldera hiru gazte kateatu dira Gasteizko Justizia Auzitegiaren kanpoaldean, Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi gazte sei urteko espetxealdira zigortu eta biharamonean. Kateatu direnak babestuz, dozenaka lagunek hartu du parte protestan.

14:15ak aldera, Ertzaintza agertu eta atxilotu egin ditu kateatuta zeuden hiru gazteak. Horietako bat, B. A., azpeitiarra da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide