Gatillazok eta Verraterrek emango duten kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko mai. 8a, 14:35

Gatillazo taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Siglo XXI da erantzun zuzena, eta Axun Larrañagak eta Rosa Etxeberriak sarrera bana eskuratu dute.

Gatillazo eta Verrater taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Axun Larrañagak eta Rosa Etxeberriak. 

Gatillazo taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna siglo XXI da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean eta Interneten. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide