EH Bilduren alkategai Eneko Etxeberria Uztarria.eus-eko elkarrizketa digitalean ari da uneotan, webgunearen erabiltzaileen galderei erantzuten. Erantzunak irakurtzeko, berriz, begiratu hemen.
Bihar, asteartea, Aitor Gorrotxategi EAJren alkategaia izango da elkarrizketa on line-an, 19:30etik aurrera. Gorrotxategiri galderaren bat bidaltzeko egin klik hemen.
Uztarria.eus-ek Azpeitiko Udalerako alkategai diren guztiei egin zien elkarrizketa digitalerako gonbita. PSE-EEko alkategai Oscar Murillok uko egin dio eskaintzari, eta PPko hautagai Yago Mendezekin ezin izan du harremanetan jarri.