Azpeitian izango da LF2rako igoera fasea

Maiatzaren 15etik 17ra, Zurt Taberna ISB klubarentzat historikoa izango den igoera lortzen saiatuko da.

Duela bi aste gure senior neskek, Zurt Taberna ISBk, izugarrizko Lauko Final ona egin eta igoera faserako txartela lortu zutela esan genuen. Horrelako igoera fase baterako sailkatzea ohore handia da klubarentzat, baina guk ohore hori handitu nahi izan genuen eta igoera Azpeitian jokatzeko eskaera egin genuen. Klubak asteazkenean jaso zuen jakinarazpen ofiziala: igoera fasea Azpeitian jokatuko da. Hori dela eta, ordutik jo eta ke lanean ari da Iraugi Saskibaloia lehiaketa horrek dituen behar guztiak asetzeko.

Klubean oso pozik gaude aukera hori jaso dugulako. Dirudienez, lehiaketa txapelketa baino egun batzuk lehenago hasi zen Espainiako Saskibaloi Federazioko bulego barruan, faseko parte-hartzaile guztiek eskatu baitzuten txapelketa antolatzeko eskubidea. Aukera guztiak mahai gainean zituztela, ordea, Iraurgiren proposamena aukeratu dute federaziokoek.

Beraz, bihartik, hilak 15, igandera, hilak 17, CD Ibaeta (Donosti Basket), Lugoko Lourenza taldea eta Valladolideko San Isidro taldea Azpeitian izango dira, Zurt Taberna ISBrekin batera, igoera lortzeko asmotan.

Ondorengoa izango da Igoera Faseko egutegia:

Ostirala, maiatzaren 15a

18:00etan, DBN BERA BERA-DURAN MAQUINARIA LOURENZA

20:00etan, SAN ISIDRO-ZURT TABERNA ISB

Larunbata, maiatzaren 16a

16:30ean, ZURT TABERNA ISB-DBN BERA BERA

18:30ean, DURAN MAQUINARIA LOURENZA-SAN ISIDRO

Igandea, maiatzaren 17a

10:00etan, DBN BERA BERA-SAN ISIDRO

12:00etan, ZURT TABERNA ISB-DURAN MAQUINARIA LOURENZA

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide