Emakumeen antzerki taldeak bihar taularatuko du 'Punto, ta Punto' lana

Iritsi da unea plazaratzeko urtean zehar emakumeen jabetzeari begira eginiko lana; eta, urtero legez, ikasturte bukaerako jaialdia ospatuko dute Azpeitian. Emakumeen Mahaiak eta udaleko Parekidetasun Sailak antolatu dute egitaraua, eta helburuak dira ikasturtean zehar emakumeen jabetzea bultzatzeko ikastaroetako emaitzak kaleratzea eta jai giroan gozatzeko aukera izatea. Besteak beste, Antzerkia eta Kitarra emanaldia izango dira, 18:00etatik aurrera, Sanagustinen.

Herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte festan parte hartzera, eta azaldu dute "denetik" egiteko aukera izango dela ikasturte bukaerako festan. Esate baterako, kirola, antzezlanak, musika eta jatorduak uztartuko dituzte.

Beste urteetan bezala, emakumeen afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta dagoeneko salgai daude txartelak. 20 euroren truke eros daitezke udaletxean, 09:00etatik 14:00etara, edo Emakumeen Txokoan 16:30etik 20:00etara, astegunetan; eta 10:00etatik 13:00etara, larunbatean.

Eneritz Albizu kazetariak eman du festaren berri, Urola Kostako Hitzan idatzitako notizian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide