Nerabezaroko drogra kontsumoari buruzko hitzaldia izango da gaur, osteguna, 18:30ean hasita, Betharrametako aretoan. Alberto Ruiz de Alegria psikologoa izango da hizlaria, eta gazteleraz arituko da. Ruiz de Alegriak eskarmentu handia du gai horien inguruan, eta Norbera Fundazioko zuzendari teknikoa da (arriskuan dauden nerabeak eta eureen familiak tratatzen dituen fundazioa da Norbera).
Hitzaldia Iraurgi Ikastetxeko guraso-elkarteak antolatu du, eta herritar guztientzako irekia da. Iraurgikoek azaldu dutenez, "drogen kontsumoaren gaiak gurasoei kezka handia sortzen dienez, seme-alabak nerabezaroan edo nerabezarotik gertu dituen edonorentzat interesgarria izango dela uste dugu".