Bihar ekingo dio Herriartekoari Azpeitiak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2015ko mai. 22a, 17:12

Errenteria izango da txapelketa ospetsua konkistatzeko bidean gainditu beharreko lehen harria. Joaneko partidak Errenterian jokatuko dituzte, bihar 18:00etan hasita, eta itzulerakoak Azpeitian, maiatzaren 29an.

Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko ordezkariek aste honetan ekingo diote Gipuzkoako Herriarteko edo Interpueblos txapelketari. Errenteria izango da txapelketa ospetsua konkistatzeko bidean gainditu beharreko lehen harria.

Txapelketa maiatzaren 8an hasi bazen ere, zozketak horrela erabakita, Azpeitiak eta Errenteriak lehen fasea zuzenean pasatu zuten eta final zortzirenetan sartuko dira lehian. Joaneko partidak Errenterian izango dira larunbat honetan, maiatzak 23, 18:00etan hasita, eta itzulerakoak Azpeitian. Beraz, maiatzaren 29an, ostirala, itzuliko da Herriarteko txapelketa herrira.

Behin lehen aurkaria eta kontrario arriskutsuenek txapelketako koadroan duten kokapena jakinda, Ilunpek Azpeitia ordezkatuko duen pilotari taldea aurkeztu du. Kadete mailan, Jon Alberdi eta Mikel Unanue arituko dira, jubenil mailan Julen Egiguren eta Gorka Iriarte, eta senior mailan Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo. Zorterik onena sei pilotariei eta eman dezatela euren maila, horrela partida zirraragarriak ziurtatuta izango dira eta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide