'La familia Belier' eta 'Minusculos: El valle de las hormigas perdidas' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2015eko maiatzaren 29a

La familia Belier eta Minusculos: El valle de las hormigas perdidas filmak izango dira ikusgai asteburuan Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, La Familia Belier filma eskainiko dute 21:30ean. Igandean, 16:30ean, Minusculos: El valle de las hormigas perdidas eskainiko dute, eta 19:00etan La familia Belier. Astelehenean ere, La Familia Belier filma ikusi ahal izango da, 21:30ean hasita. 

Eric Lartigak zuzendutako filma da La familia Belier (2014, Frantzia). Komedia generoko filma da eta Belier familiaren gorabeherak kontatzen ditu. Minusculos: El valle de las hormigas perdidas filma Thomas Szabo eta Hélène Girauden lana da. Frantzian egindako filma da eta animazio generokoa da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide