Oraindik izena eman daiteke gaztetxoen udako igeriketa ikastaroan

Uztarria.eus 2015eko maiatzaren 29a

Uztailaren 1etik 21era bitartean izango da ikastaroa, Kirol Patronatuak antolatuta. Oraindik plazak gelditzen dira 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat, eta inskripzioak igerilekuan bertan egin beharko dira. 

Kirol Patronatuak ume eta gaztetxoei zuzendutako igeriketa ikastaroa antolatu du, udako. Ikastaroa 4 urtetik 7 urtera bitarteko umeentzat eta 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat da eta uztailaren 1etik 21era bitartean egingo dira saioak. Dagoeneko ez dago plazarik 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat, baina 7 eta 13 urte bitartekoek izena eman dezakete oraindik. Inskripzioak igerilekuan bertan egin beharko dira eta ez dira telefonoz egindakoak onartuko. 

Ikastaroen ordutegiak adinaren araberakoak izango dira: 7 urtetik 13 urte bitartekoak 09:00etan hasiko dituzte saioak eta 4 eta 7 urte bitartekoek, aldiz, 10:00etan. Kirol Patronatuko bazkideek 52,50 euro ordaindu beharko dute ikastaroa eta bazkide ez direnek,berriz, 91,91 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide