Futbolaren bueltan, festa

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 1a

Lagun Onak eguna eguna izan zen zapatuan. Goizean hasita, futbolaren bueltan festa izan zen nagusi. Eguerdira bitartean hainbat futbol partida-eta izan ziren Garmendipe futbol zelaian. Txupinazoa Josu Aranburu futbolari ohiak bota zuen, eta bazkarira bitartean baloiaren bueltan aritu ziren gaztetxoak eta beteranoak. Sanagustin kulturgunean egin zuten klubeko bazkaria, eta hura bukatutakoan jokalari onenaren eta goleatzaile onenaren sariak banatu zituzten, taldez talde. Arratsaldean elektrotxarangarekin jende ugari ibili zen Alde Zaharrean, eta gauean Erokomeri eta Gozategiren kontzertuez gozatu ahal izan zuten Perez Arregi plazara bertaratutakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide