Asteburua giro ederrean ospatuta, gaur bukatuko dira Nuarben festak

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 1a

Aurtengo trinidadeen hirugarren eta azken eguna ospatuko dute gaur, astelehena, Nuarben. 17:30etik aurrera umeek jolasak, tailerrak eta txokolatada izango dituzte, eta iluntzean erromeria giroan agurtuko dituzte festak, Laja eta Narbaizarekin.

Asteburuan ederki gozatu dute nuarbetarrek eta bisitariek Trinidade festetan. Zapatuan sokamuturrarekin, afarian eta ordu txikiak arte luzatu zen gau-giroarekin eta igandean, besteak beste, Nuarberen eta Azpeitiaren arteko erronkarekin (argazkietan). Sokatiran, lokotx biltzen, korrika, zaku lasterketan edota asto karreran neurtu zituzten indarrak bi taldeek, eta nuarbetarrak nagusitu ziren azkenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide