Udaletik hasita, alkatea eta zinegotzietako batzuk bertan egon izanak babesa ematen digulako. Ekitaldirako azpiegituran ere Udaleko ondasunak erabili genituen, eskuzabaltasun eta eragingarritasun osoz utzi zizkigutenak.
Sebastian Lizasoren bertso apartek altura eman zioten ekitaldiari eta hunkidura sortu ere bai. Inguruko enpresetatik etorritako ordezkariak gure artean ikusteak, aldiz, berotasuna transmititu zigun.
Larrañaga jatetxekoen zerbitzuak eta arretak, apartak izatearekin batera, diruz ordain ezineko gertutasuna adierazi ziguten, salerosketa arruntaren gainetik.
Herriko komunikabideetako profesionalei, nola ez, esker ona benetan, harrera hain ona egin digutelako, eta gure berri gizartean zabaldu dutelako. Esker hori berezia da Uztarriko lagunentzat, beti arretatsu izan ditugulako, eta orain gutun hau zabaltzeko aukera bera ere eskaintzen digulako.
Guztiei, eskerrik asko.
Orokorrean, herrira berri onak ekartzen saiatu gara, dagokigun neurri apalean, krisi bortitzaren ondorenean burua altxatzen ari garela, burua altxatuz jardun behar dugula, adierazi asmoz.
Azpeitira, bailara osora, berri onak ekartzen jarraitu nahi dugu. Horixe da gure asmoa.
Eskerrik asko.