Lapurdin egiten dira batik bat mutxikoak, baina Gipuzkoako hainbat herritan ere abiatu genuen bidea iaz; haien artean Azpeitian. Aurten bideari jarraitzeko asmoari eutsi genion, eta horretan ari gara. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen ditugu saioak, eta herritar guztientzat irekita daude. Ikasturte honetako saioak ere amaiatu dira, eta balorazio oso baikorra egiten dugu.